Helduentzako bertso eskola

Urriaren 2tik maiatzaren 27ra

2019-09-04 - Bagera

Urriaren 2tik maiatzaren 27ra, asteazkenetan 18:15etatik 19:15etara Bagera Elkartean helduentzako bertsolaritza ikastaroa antolatu du Bagera Elkarteak Bertsozaleen elkartearekin batera.

Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz. Ikastaro honetan barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango da.

Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak landuko dira, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.

DATAK: Urriaren 2tik maiatzaren 27ra

EGUNA: Asteazkena

ORDUA: 18:15etatik 19:15etara

LEKUA: Bagera Elkartean

IRAKASLEA: Beñat Gaztelumendi

Ikasturte osoko matrikula 50€koa izango da.

IZEN EMATEA: bagera@bagera.eus / 943005074