Donostiako Aste Nagusia 2019

Hizkuntza erabileraren neurketa

2019-08-30 - Bagera

Azken hogeita bost urteetan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Donostiako Aste Nagusian hizkuntza tratamendua aztertu du. Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea. Baita Donostiako jaietan ere.

Aurten, Bagera Elkarteak, hizkuntza erabili duten 109 ekintza behatu ditu Donostiako Aste Nagusian zehar. Neurketak egiterako orduan honako irizpideak izan ditu kontuan:

  • Ekintza bat astean zehar behin baino gehiagotan errepikatzen den arren, ekintza behin bakarrik adieraziko da neurketan.
  • Neurketa egiterako orduan, hizkuntza erabili duten jardurak, bakarrik, kontuan hartu dira.
  • Ele bitan egin dela adierazten denean, zehazki, euskaraz eta gazteleraz neurri berean erabili dela esan nahi dugu. “BH” laburdura erabiltzen dugunean “beste hizkuntza” batean egin dela adierazi nahi dugu (edo euskara edota gazteleraz gain beste hizkuntzaren bat erabili dela). Euskaraz, berriz, jarduera euskara hutsean edo euskarak lehentasuna izan duela eta gazteleraz, gaztelera hutsean edo gaztelerak lehentasuna izan duela.


Neurketaren emaitza orokorra

Aste Nagusian zehar behatutako 109 ekintzetatik 17 haurrei zuzendutako ekintzak izan dira eta 92 publiko orokorrentzat.

Banaketa hori kontuan hartuta publiko orokorrari zuzendutako neurketaren emaitzak honakoak dira: gazteleraz %46,79, euskaraz %37,61, ele bitan %8,26 eta BH %7,34.

Haurren kasuan, berriz, %94,12 euskaraz eta %16,67 gazteleraz. Bestelade, txostenean jasotzen den bezala, haurrentzat antolatutako tailerrak ele bitan izan dira parte hartzaileen erabileraren araberakoa baina kasu gehienetan euskarari lehentasuna emanaz.

Ekintza guztiak kontuan hartuta (haurren ekintzak eta publiko orokorrarentzat antolatutako ekintzak) emaitza aldatu egiten da: %46,79 gazteleraz, %37,61 euskaraz, %8,26 ele bitan eta %7,34 BH.

2019ko Aste Nagusiko hizkuntzaren erabileraren neurketaren txostena egiterako orduan beste bereizketa batzuk ere azaltzen dira. Hala nola, Donostia Kulturak eta eragileek antolatutako ekintzak, guneka, ekintza motaren arabera (musika, kirola, lehiaketak, ...).