Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua

Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?

2019-05-13 - Bagera

Maiatzaren 15ean Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua antolatu du Bagera Elkarteak San Telmo Museoan 19:00etan.

Mahai inguruko parte hartzaileak:

  • EAJ-PNVtik Miren Azkarate Villar. 
  • EH Bildutik Eneka Alvarez Loidi.
  • Elkarrekin Podemos taldetik Sabin Zubiri.
  • PPtik Mikel Lezama Zubeldia
  • PSE-EEtik Harkaitz Millan.

Moderatzailea: Maite Bidarte

Metodologia:

Bi orduko mahai ingurua izango da. Ordubetean beraiei eskainiko diegu tartea bakoitzaren hizkuntza politika zein izango den azaltzeko eta bigarren orduan galderetarako tartea irekiko dugu. Abiatzeko galdera bakarra: Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?

Antolatzailea: Bagera Elkartea

Laguntzailea: San Telmo Museoan