Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartean LAN ESKAINTZA
                        
                2019-04-11 - Bagera
                            
                             
                        Egiteko nagusia:
Hainbat egitasmoren dinamizatzaile lanak egin beharko ditu. Besteak beste, auzoetako euskara batzordeekin eta euskalgintzako zenbait eragilerekin.
 Eskatzen da:
	- Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna izatea.
- Taldean lan egiteko eta taldea gidatzeko gaitasuna izatea.
- Izaera aldetik; jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, eta jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea.
 Kontuan hartuko dira:
	- Euskalgintzan aritu izana.
- Donostia ondo ezagutzea.
- Gizarte mugimenduetan eskarmentua izatea.
 Eskaintzen da:
	- Lan kontratuaren iraupena: 18 hilabete.
- Kontratu mota: astean 35 orduko lanaldi osoa.
- Hasteko aurreikusitako data: 2019ko maiatzean.
 Curriculumak bidaltzeko:
BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Hernani kalea 15
20004 Donostia
943005074