Helduentzako antzerki ikastaroa

Beste modu bat euskara praktikatzeko

2019-03-28 - Bagera

Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 29tik ekainaren 17ra arte izango da (astelehenetan 18:00etatik 19:30era). Orotara 8 saio.

Beste modu bat euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko, animatu eta parte hartu!

Izen ematea: bagera@bagera.eus / 943005074

Izen emate epea: apirilaren 28ra arte

Ikastaroaren prezioa: 20 euro / Bagerakideak, langabetuak eta ikasleak 15 euro