Upategira irteera

2019-03-11 - Bagera

Martxoaren 30ean bi upategietara joango gara, lehenik Vianako Ondarre bisitatuko dugu eta bertan hamaiketakoa egingo dugu, ondoren Logroñoko Olarra upategira joango gara eta bisita egin ondoren, bertan bazkalduko dugu. Bueltan Lizarran ordubeteko geldialditxo bat egingo dugu.

Autobusez joango gara eta goizeko 09:30ean aterako da, itzulera 21:00etarako Donostian. Izen ematea mugatua izango da, beraz, azkar ibili tokirik gabe gelditu nahi ez baduzu. Izena emateko Bagera Elkartean izena eman (mintzalaguna@bagera.eus helbidera idatziz edo 943006074 telefono zenbakira deituz) eta ES33 30350092570920042476 kontuan 22 euroko diru sarrera egin beharko da kontzeptuan izen eta abizenak jarriz.

Izen emate epea martxoaren 28an bukatuko da (hala ere lehenago betez gero, izen ematea itxiko da).

Hurrengo irteera apirilaren 6an izango da, Azkizura joango gara Xotei txakolindegia bisitatzera, egun horretan mendizaleekin (Aia- Pagoeta) elkartuko gara eta elkarrekin bazkalduko dugu, gorde eguna zuen agendan!