Ibilbideak Donostiatik euskaraz

Kirola eta euskara uztartuz

2019-02-04 - Bagera

Donostia hobeto ezagutzeko eta harremanak euskaraz sustatzeko beste proposamen bat egin nahi dizugu: Goizeko ibilaldiak euskaraz. Asmoa, astean bitan (goizez), ordu eta erdiko paseoak emanaz (10 kilometro) taldean euskaraz aritzea da.

Parte hartzea doakoa eta irekia izango da eta egunak izena ematen duzuenen artean adostuko dira. Beraz, interesa baduzu eman izena bagera@bagera.eus helbidean edo Bagera Elkartera deituz (943005074).