Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Egin saskien eskaera Bagera Elkartean

2016-10-17 - Bagera

Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago? Izango gara Errigorago?

 

Aurten ere, Bagera Elkartean, Errigora ekimenaren saskia eskuratzeko aukera izango duzu 50 euroren truke eta zuri esker Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari %25a emango diozu.

Zergatik eta zertarako?

Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta, gainera, zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko.

Ametsa zuri esker izango delako egia, ala ez delako izango. Auzolanari esker izango delako, ala ez delako izango. Herriak herriari lagundu ezean, ez duelako inork egingo.

Aurten bi saski izango dira aukeran:

Saski beltza:

Oliba olio birgina, mahats zukua, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mamia, zainzuri estra lodiak, orburu bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.

Saski zuria:

Txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo saltsa, zainzuri estra lodiak, orburu bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.

Interesa duena bagera@bagera.eus helbidera idatzi edo 943005074 telefonora deitu.

Hona hemen beharko ditugun datuak:

Izen abizenak, posta elektronikoa, telefonoa, saskiaren aukera (zuria edo/eta beltza) eta kopurua.