Ibilbideak Donostiatik euskaraz

Martxoaren 5etik aurrera

2019-02-15 - Bagera

Martxoaren 5ean hasiko gara Donostian zehar ibilbideak euskaraz egiten. Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da. Ibilbideak astearte eta ostiraletan egingo ditugu, ordu ta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Hala ere, eguraldiaren arabera malguak izango dira. Ibilbide hauen helburua kirola eginez euskaraz aritzea da.