Gai-jartzaile ikastaroa

Izen ematea zabalik

2019-02-06 - Bagera

Helburua gai-jartzaile aritzeko gutxieneko irizpideak dituzten pertsonen multzoa handitzea da, ondorenera, auzoetan formatu txikiko bertso-saioak antolatzeko erraztasuna emateko.

Hona hemen ikastaroaren nondik norakoak:

Helburua:

  • Donostian bertsolaritza-kultura sustatzea.
  • Gai-jartzaile aritzeko gutxieneko irizpideak dituzten pertsonen multzoa handitzea
  • Erraztasunak sortzea formatu txikiko bertso-saioak ugaritzeko.

Formatoa: 2 ordu eta erdiko 4 saio (Gehienez 15-20 lagun)

Gidaria: Iker Iriarte

Tokia, egutegia eta ordutegia:

  • Ikastaroko saioak Bagera Elkartearen egoitzan izango dira (Hernani Kalean).
  • Ordua arratsaldeko 18:30etatik 21:00ak arteko iraupena izango dute.
  • Eguna asteartea (otsailak 26, martxoak 5, martxoak 12 eta martxoak 26).

Izen ematea:

Prezioa:

Orokorra: 35€
Bazkideak, ikasleak eta langabetuak: 25€