Urriaren 27an euskaltzaleok zita bat dugu Iruñean

Donostiatik autobusa antolatu du Bagera Elkarteak

2018-10-22 - Bagera

Mobilizazioa antolatu du Kontseiluak urriaren 27rako arratsaldeko 17:00etan Iruñean. Zonifikazioaren mugak apurtu eta nafarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituen euskararen Lege berria eskatzeko.


Hau horrela, Bagera Elkarteak mobilizazioarekin bat egin eta autobusa antolatu du Iruñeara joateko.

Eguna: urriaren 27

Irteera lekua: Okendo

Ordua: 15:15

Prezioa: 10€

Izen ematea: bagera@bagera.eus helbidean edo 943004075 telefono zenbakian

#Behingoz euskara ofiziala Nafarroa osoan