Irakurketa Kluba

Irakurketa Errazeko taldea Koldo Mitxelena liburutegian

2018-10-01 - Bagera

Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Rudyard Kliping-en Kapitain ausartak irakurriko dugu.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

 

IRAKURKETA TALDEA BILDUKO DEN DATAK: urriaren 24tik azaroaren 28ra – asteazkenero
ORDUA: 19:00etatik 20:00etara
TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian

IZEN-EMATE EPEA: Urriaren 8tik 22ra.

Izena emateko: Bagera Elkartean

Hernani kalea 15, behea

943 00 50 74

bagera@bagera.eus