Euskaraldian parte hartzeko prest?

2018-09-18 - Bagera

Adi, irailaren 20an zabalduko da herritar ororentzat, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dugun ariketa sozialerako, Euskaraldirako, izen emateko epea. 11 egunez euskaraz hitz egin, entzun, aritu, eta euskaraz bizitzeko ekimena.

Euskaraldian izena emateko klikatu HEMEN

Ahobizi eta belarriprestak izango dira protagonistak. Zuk nola hartuko duzu parte? Izen ematea beharrezkoa da eta Donostian hiru aukeren bidez egin ahal izango da: auzoetan hainbat lekuetan eskuragarri izango dituzuen buzoien bidez, interneten zintzilik egongo den galdetegi baten bidez edo Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).

Ez duzu argi oraindik nola parte hartu dezakezun? Hona hemen Euskaraldiaren bideo tutoriala: