Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute

Egin ditzagun ikusgarri!

2017-03-07 - Bagera

Matxoaren 10ean, 18:30ean, argazki jendetsua hizkuntzen maparen aurrean

Hilaren bukaeran kenduko dute Bagera elkarteak Kultur Hiriburutzaren barruan egindako hizkuntzen mapa Nestor Basterretxea plazatik.

Hizkuntzen sentsibilizazio eta hausnarketa sustatzeko asmoz, Bagera Elkarteak DSS2016 Fundazioarekin batera, Europako Hizkuntzen Mapa izan zen 2016ko martxoaren 10ean jarri zuen lehenengo instalazioa  “Euskarriak” proiektuaren baitan.

Donostian hitz egiten diren 101 hizkuntzetatik europarrak diren hizkuntzei erreferentzia egiten die mapak. Hizkuntza horiei Donostian tokia emateko modu bat izan da mapa hori, errekonozitzeko modu bat eta urte osoan izan duen atxikimendua ikusita “hizkuntza txikiek” leku erreferente bat izaten jarraitzea nahi dugu. Maparen kokapen estrategikoak eta ikusgarritasunak eman baitio egitasmo honi erreferente izateko aukera.

Hilaren bukaera arte du baimena mapak bertan egoteko, hori horrela dela jakin denean, mapa dagoen tokian uzteko eskaerarekin bat egin dute hainbat herritarrek. Bagera elkarteak hainbat esparrutan lanean ari diren eragileen babesa eta elkartasuna jaso du. Baita proposamen ezberdinak jaso ere. Horien artean, ostiral honetan (martxoak 10) urtebete beteko denez mapa bertan jarri zenetik, 18:30ean argazki jendetsua egin nahi da mapa dagoen tokian egitasmo honi atxikimendua emateko “Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute. Egin ditzagun ikusgarri!” lelopean.

Zuen atxikimendua izango dugulakoan eta zabalpenean lagunduko diguzuelakoan agur bero bat.