Kaskarotenea ikastolari laguntza

EHko garagardoen saskiak Bagera Elkartean eskuragai

2016-12-05 - Bagera

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak oztopo anitzak gainditu behar izan zituen ikastola eraiki eta martxan jartzeko baina aurtengo irailean ikastola berriaren lehen urteurrena ospatzeko aukera izan zuten.

Beraien egoera ekonomikoa oraindik txarra da eta iaz bezala Euskal Herrian egindako garagardoen saskiak salduko dituzte ikastolaren funtzionamendu gastuei aurre egiteko.

Bi aukera daude :
-EHko 12 garagardo desberdin 35€.
-EHko 6 garagardo desberdin 20€.

Kutxa txukun batean sartuta, aproposak opari polit bat egiteko. Ez galdu aukera, Euskal Herrian egindako garagardoak ezagutu eta dastatzeko, eta aldi berean, Kaskarotene ikastola sustengatzeko aukera paregabea!!!

Eskariak abenduaren 5etik 9ra jasoko ditugu eta saskia abenduaren 20tik 23ra Bagera Elkartean jaso ahalko da.

Anima zaitezte, denon laguntza behar dute eta!