Hizkuntzen galaxia

Euskara mundu eleanitzean ikusgai Gipuzkoa plazan

2016-11-15 - Bagera

EusKarriak proiektuaren baitan, Bagera Elkarteak eta DSS2016 Fundazioak elkarlanean, Badu Bada erakusketaren zati bat ikusgai jarri dute Gipuzkoa plazako arkupetan.

Bertan tamaina eta kolore ezberdineko bolak ikus daitezke zintzilik eta bola bakoitzak hizkuntzek dituzten hiztun kopuruaren araberako tamaina dute. Bideoa ikusi