Hiri euskaldun, anitz eta herrikoiago bat nahi?

Guk, nork bestela

2016-10-30 - Bagera

Irudikatu ezazu euskaraz bizi den Donostia bat, bizitzari kantatzen diona, nolako festak nahi dituen erabakitzen duena. Elkarren gertuko sentituko diren hiritarrez jositako Donostia bat, jende interesgarria ezagutzeko topalekuaz josia, auzoak ongi zainduko dituena.

Donostia parekide bat, gaurkotasuna modu kritikoan bizi duena, eta kultura espektakulu hutsetik harago ulertzen duena.

Donostia hori izan, bada, eta Bagera Elkartean, gero eta jende gehiagorena izan dadin egiten dugu lan.