Izatetik ekitera jardunaldiak

Guk, nork bestela

2016-10-19 - Bagera

Urriaren 22an, larunbata, 09:00etatik 14:30era “Izatetik egitera: guk, nork bestela” izenburupean jardunaldiak antolatu ditugu San Telmo Museoan.

Donostiako euskalgintzaren ibilbidea luzea da, orain arte egindakoak ekarri gaitu gauden egoerara. Baina zein da egungo egoera? Bestelakoa da egungo errealitatea eta euskalgintzak, errealitate hori kontuan hartu behar duela eta egokitzeko beharra duela uste dugu. Zeintzuk dira baina, euskalgintzan dauden diskurtso berriak? Zeintzuk Donostiako euskalgintzaren erronkak? Gai hauen inguruan gogoeta egin, eztabaidatu eta praktikak adosteko gunea izango dira jardunaldiak.

Jardunaldien egitaraua

Izen ematea