IDATZIZESAN tailerra

Idazten ausartuko zara?

2016-10-02 - Bagera

Idaztea maite duzu?
Idazleen lana desegituratu, aztertu eta haiengandik ikasi nahi duzu?
Idazkera propioa eraiki edo hobetu nahi duzu?
Idazten ausartuko zara?

Plazara Goaz euskara batzordeak, Bagera Elkartearekin batera, Felipe Juaristi Galdos idazleak gidatutako 50 orduko aurrez aurreko tailerra antolatu du urriaren 19tik maiatzaren 15era.

Helburua

Nor bere idazkeraren jabe egitea, nork bere pentsamendua garatzen ikastea (euskal sintaxia menderatzea) eta testuak idazten trebatzea (gutunak, komunikatuak, kazetari artikuluak, ipuin laburrak) izango dira helburu nagusiak.

Metodologiari dagokionez, euskaraz idatzi dena aztertuko da, fotokopien bidez. Eta testu horiek aztertu ondoren, berriak eraikiko dira.

Datu teknikoak

Iraupena: 2 orduko 25 saio. Orotara, 50 orduko aurrez aurreko tailerra.
Eguna eta ordua: Asteazkenetan, 18:00-20:00 (15′ atsedena).
Tokia: Euskararen Plaza (Plazara Goaz Elkartearen egoitza). Bernart Etxepare plaza. 20015 Intxaurrondo (Donostia).

Prezioa: 25 euroko diru sarrera egin beharko da Kutxabank 2095 5143 2310 6984 0493 (tailerrean parte hartuko duen pertsonaren izena idatzi).

Egutegia

Hasiera data: 2016-10-19        Amaiera data: 2017-05-17

Egutegia Idatzizesan tailerra

Izen ematea

Epea: 2016-10-07

Izen ematea

Kartela

Antolatzaileak: Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara batzordea eta Bagera Elkartea

Laguntzaileak: Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia