Tosta herrixka Errenterian

Irailaren 22tik 25era

2016-09-20 - Bagera

Asteburu honetan plan berezia izango dugu Errenterian, eta bertarako gonbidapena luzatu nahi dizuegu Bagera Elkartetik. Europako zazpi hizkuntza komunitatek Tosta ekimena osatu dugu, Donostia 2016rekin elkarlanean. Ekimen honen baitan, lau eguneko jaialdia izango dugu Errenterian, ostegunetik igandera, Atlantikaldia jaialdiarekin bat eginda.

 

Besteak beste, zazpi hizkuntzetako eragileen arteko mahai-ingurua, mintzodromoa, haur eta gurasoentzako jolasak, mosaiko erraldoia eta kontzertuak izango ditugu. Topaberri buletin berezian aurki dezakezue informazio guztia.

Hona hemen mahai ingururako gonbidapena

Mahai-ingurua Gonbidapena