Bageraren memelarien lehiaketa martxan

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak #memelariak 2. lehiaketa jarriko du abian

2016-09-06 - Bagera

Euskarazko memeak Twitter bidez #memelariak traolarekin zabaldu beharko dira, eta hiru onenak sarituko ditu. Bi baldintza besterik ez dira bete behar lehiaketan parte hartzeko:

  • Donostiarra izatea (edo bertan lan edo ikastea)
  • 2016-2017 ikasturterako asmo, nahi, desio… -ekin meme bat sortzea.

Lehenengo 3 irabazleentzako saria:

  1. Bageraren urteko bazkidetza eta katilu esklusiboa.
  2. Bageraren kamiseta
  3. Bageraren poltsa