Egin zaitez bagerakide

Nekazal etxe batean bi lagunentzako egonaldia lortzeko aukera

2016-06-07 - Bagera

Ekainaren 30a baino lehen bagerakide egiten bazara, opari esklusibo bat jasotzeaz gain, nekazal etxe batean bi lagunentzako egonaldia lortzeko aukera izango duzu Nekatur Euskadiko landa ostatuen eskutik.

Zergatik izan Bagerakide? Euskaraz bizi nahi dugulako. Hiri euskaldunagoa eraikitzeko. Euskaraz aritzeko espazioak eskaintzeko. Ideia berriak sortu eta esperimentatzeko aukera izateko. Donostiako ekitaldi nagusietan euskararen erabilera bermatu dadin eskatzeko. Euskaldunon hizkuntza eskubideak defendatzeko.

Mintzalagunekin arituz euskararen erabilera areagotzeko. Hizkuntza ohiturak aldatzeko, hunkitzeko eta ekiteko! Sare honen parte izateko badira hamaika arrazoi.

OHARRA
Zozketa Gaztezulo, Irutxuloko Hitza eta Bagera elkarteko harpidetza egiten dutenen artean egingo da.