Antiguako Aek euskaltegiak egoitza berria du

Inaugurazioaren baitan zenbait jarduera izango ditugu

2016-06-06 - Bagera

Antiguako Aek-k egoitza berria du Erregezainak 22. zenbakian eta inaugurazioren baitan zenbait jarduera antolatu ditu Bagoaz bagatoz leloaren baitan.

Ekainaren 16an, arratsaldeko 20:00etan, Antiguako AEK euskaltegi berria inauguratuko du. Hori dela-eta, hainbat ekitaldi prestatu ditu bai inaugurazio egunerako bai aurreko asteetan. 'Bagera' Donostiako euskaltzaleen elkartearekin elkarlanean antolatu ditu aipatutako jarduerak.

ANTIGUAko AEK EUSKALTEGIA Erregezain kalea, 22 Donostia