Garenak x2

Bazkide kanpaina abian

2016-04-28 - Bagera

2016ko abenduan 25 urte beteko ditu Bagerak. Hori abiapuntu bezala hartuta, aldaketarako urtean dago elkartea. Irudia eta webgunea berritu ditugu, eta Bagera berritzen jarraitu nahi dugu, denon artean.

Bagerak egiten duen lana beharrezkoa da eta elkartea sendotzen jarraitzeko bazkide berriak behar dira. Bazkide zaretenok lan honetan zuen ekarpena ere egin dezakezue. Nola? Hasteko, modu erraz batean, ekarri bazkide berri bat elkartera! Oraindik bagerakide ez diren lankideak, auzokideak, lagunak … animatu itzazue elkarteko bazkide egitera. Bakoitzak opari esklusibo bana jasoko duzue gainera: Bagerako katilu edo poltsa berria aukeran.

GUK, NORK BESTELA!

Euskaraz bizitzeko. Hiri euskaldunagoa eraikitzeko. Edozein gai euskaraz lantzeko aukera dagoela erakusteko. Ideia berriak sortzeko aukera izateko. Donostiako ekitaldi Nagusietan euskararen erabilera bermatu dadin eskatzeko. Euskarak Donostian dauden 100 hizkuntza baino gehiagoekin elkar bizitzeko. Mintzalagunak trebatzen euskaraz egiteko aukera izateko. Hizkuntza ohiturak aldatzeko! Hunkitzeko!

Ekarri Bagerakide berri bat! Eta oraindik Bagerakide ez bazara egin bagerakide!