Intxaurrondon Euskaraldia antolatzeko bilera irekia

Otsailaren 25ean Euskaraldia antolatzeko bilera deitu du Plazara goazek arratsaldeko 19:00etan

Intxaurrondon Euskaraldia prestatzeko lanean hasiak dira, eta antolakuntza indartzeko, bilera ireki bat egingo da datorren otsailaren 25ean, asteartea, 19:00etan. Plazara Goaz elkarteak deitu du topaketa, eta Bagera Elkarteak dinamizatuko du, parte-hartzaile guztiek ekarpenak egin ditzaten.

Bilera Plazara Goazen lokalean (Bernart Etxepare Plaza) egingo da, eta bertan auzoko Euskaraldia nola antolatu, zein ekintza egin eta nola sustatu eztabaidatuko da. Euskararen erabilera bultzatu eta ahalduntzea helburu duen ekimen honen parte izan nahi duten guztiek bertaratzeko aukera dute, aurrez izena eman beharrik gabe.

Euskaraldia auzoan arrakastatsua izatea nahi baduzu, etorri eta egin zure ekarpena! Elkarrekin euskarazko hizkuntza-ohiturak indartzeko aukera paregabea izango da.



Xehetasunak

  • 2025-02-25
  • 19:00 - 20:30
  • Plazara Goazen egoitza (Bernart Etxepare Plaza) (Bernart Etxepare Plaza - Donostia - Gipuzkoa)
  • Plazara Goaz eta Bagera