Bageraren Zineforuma

Bi euskal dokumentalen proiekzioa

Bageraren apirileko Zineforumean bi euskal film labur ikusteko aukera izango dugu:

Tenpraren guarpena (2021),  Idoia Lahidalga Baglietto, Oihane Puertas Ramirez

Belaunaldi ezberdinetako lau emakume, bailarako herri ezberdinetakoak, esperientzia ezberdinarekin historia berdina kontatzen. XIX. mendeko Erronkaribarko emakumearen errealitatea islatzen duen dokumentala.

Araxesen gainetik, Malloen azpitik (2021):

Araitz eta Beteluko udalek Labrit Ondarearen bitartez euren udalerriko memoria immateriala biltzea erabaki zuten. Hogeita bi elkarrizketetan oinarrituta, ikus-entzunezko honen bitartez Araitz eta Beteluko ahozko memoriaren transmisio lana egitea erabaki dute udalek, Beteluko Ura enpresaren babesarekin.

Dokumentalen ondoren solasaldia egingo dugu bi film laburren zuzendariekin: Arantxa Mikeo (Araxesen gainetik, Malloen azpitik) eta Idoia Lahidalga eta Oihane Puertas (Tenpraren guarpena).



Xehetasunak

  • 2022-04-27
  • 18:30
  • Lugaritz Kultur Etxea (Heriz Pasealekua, 20 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea, Donostia Kultura