Bageraren Zineforuma: Loving Vincent

Otsailaren 23an, 18:30ean, Lugaritz Kultur Etxean Bageraren Zineforumean Loving Vincent filma ikusteko aukera izango dugu. Van Gogh-en margoetan oinarritutako animazio filma.  Jatorrizko hizkuntza ingelesez euskarazko azpidatziekin.

Loving Vincent (euskaraz "Vincent Maitatuz") 2017ko Dorota Kobiela eta Hugh Welchmanek zuzendutako animaziozko biografia eta drama film bat da.Vincent van Gogh herbeheretar margolariaren bizitza kontatzen da, bereziki bere heriotzaren garaian sakonduz.

Osoki margotua izan den lehenbiziko filma da. 125 margolariz osatutako talde batek Vincent Van Goghen teknikak erabiliz 65.000 oleo margotu zituzten.

Jatorrizko izenburua: LOVING VINCENT/ Urtea: 2017/ Zuzendaria(k): Dorota Kobiela, Hugh Welchman/ Gidoia: Dorota Kobiela, Hugh Welchman, Jacek Dehnel/ Ekoizpena: Hugh Welchman, Ivan Mactaggart, Sean Bobbitt/ Musika: Clint Mansell/ Aktoreak: Robert Gulaczyk, Douglas Booth, Jerome Flynn, Saoirse Ronan/ Argazkia: Tristan Oliver, Lukasz Zal/ Herrialdea: Polonia - Erresuma Batua/ Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa/ Iraupena: 86'

*12 urtetik gorakoentzat gomendatua

Antolatzaileak: Bagera Elkartea eta Donostia Kultura.

Laguntzaileak: Kresala Zinekluba eta Filmazpit.



Xehetasunak

  • 2022-02-23
  • 18:30
  • Lugaritz Kultur Etxea (Heriz Pasealekua, 20 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea, Donostia Kultura