Txillardegi X. urteurrena

Omenaldia

Urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza, ‘Txillardegi’, hil zeneko 10. urteurrena izango da. Horren baitan, urtarrilaren 11n, 13an, 15ean eta 18an hainbat omenaldi ekimen antolatu dituzte «zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jar diezaioten eskatuz».

Hilaren 15ean, 12.00etan, bere horma-irudiaren aurrean jarri dute hitzordua, Antiguako Txillardegi plazan,Omenaldia. «Lehenik eta behin, horma-irudi berritua inauguratuko dugu. Ondoren, euskal idazle baten esku hartzeaz gain, txilar landareak landatuko dira eta bertan izango dira txalapartariak, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak, Janitz Enparantza txistularia eta Sua Enparantza eta Natale Bueno dantzariak», jakinarazi dute antolatzaileek.



Xehetasunak

  • 2022-01-15
  • 12:00
  • Antiguako Txillardegi plazan
  • Txillardegi liburutegia