Petti (ahotsa eta gitarra). Etxeko Uzta: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua), Igor Telletxea (bateria), Juantxo Zeberio (teklatuak). Et incarnatus Orkestra (hari laukotea).
Manipulazio estrategiak diskoaren aurkezpen kontzertua da. Diskoak pentsamendua, poesia eta musika uztartzen ditu. Hain zuzen, Noam Chomskyk komunikabide handiek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Haietan oinarrituta, Harkaitz Cano idazleak idatzitako 10 poemak Pettik kantu bihurtu ditu, euskal eszenaren musikari onenen laguntzarekin. Zuzenekoan, Pettiren ahots ahaltsua, harien finezia eta gitarra elektrikoen indarra batzen dira, kalitatez eta energiaz betetako emanaldi bat eskaintzeko.
Salneurria: 15€