Donostiako hegazti habiagileen atlasa, Aranzadi elkartea

Donostiako hegazti habiagileen atlasa, Aranzadi elkartea

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Hegazti habiagileen atlasa argitaratu du. Liburu horretan, udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezieen banaketari buruzko informazio eguneratu eta zehatza biltzen da.

Monografia honekin, lau urtean egindako lan bat ondu da, udalerrian aurrekaririk ez duena: landa-prospekzio sakon bat egin da, eta, ondoren, datuak aztertzeko eta idazteko lan zehatz bat.

Laguntzailea: Sociedad Ornitológica Ugatza (SOU), la Sociedad Española de Ornitología a través de su grupo local, SEO-Donostia (SEO), Itsas Enara Ornitologi Elkartea (IEOE), la sección de ornitología del Club Vasco de Camping (CVC), y la Fundación Cristina-Enea (FCE).



Xehetasunak

  • 2021-12-01
  • 19:00
  • Larrptxene Kultur Etxea (Intxaurrondo Kalea, 57 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Aranzadi, Donostiako Udala