Lubaki lainotsua; ATX Teatroa

Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar-bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere, badirudi dena bare-bare dagoela. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna heltzen zaio postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko ditu, maitasuna, heriotza, beldurrak, gupida, gorrotoa, frustrazioak...

Salneurria: 15€, 20€

Sarrerak erosi

Informazio gehiago: ATX Teatroa.



Xehetasunak

  • 2021-11-25
  • 19:00
  • Antzoki Zaharra (Kale Nagusia, 3 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Donostia Kultura