Asisko Urmenetaren hitzaldia Egian

Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Asisko Urmenetaren Sugarren mende liburuari buruz arituko dira.

Eleberri grafiko hau, «memoria historikoa berreskuratzeko prozesuan sakontzeko, eta euskaldunok geure narratiba nazionala idazteko dugun beharra aldarrikatzeko proposamena da» dio Asisko Urmenetak.

Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).



Xehetasunak

  • 2021-10-27
  • 19:00
  • Egia Kultur Etxea (Baztan kalea, 21 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Egia Euskaraz, Egia Bizirik, Donostia Kultura