Maiatzeko Zineforumean 5 euskal film laburren proiekzioa ikusteko aukera izango dugu; Haizearen egia, Bigarren sexua(z), Hemen gaur berriz, Nigandik eta Deia. Jarraian egileekin solasaldia.
Gonbidatuak: Aitor Gametxo, Ekain Albite, Imanol G Gurrutxaga, Khuruts Begoña eta Nora Alberdi.
Moderatzailea: Ander Gisasola
Zuzendaria: Ekain Albite
Iraupena: 22´
Sinopsia: Tindufeko errefuxiatuen eremuan, Zestoan eta Zumaian errodatu zuten filma 2019 urtean zehar, eta Tahar-en istorioa kontatu du: Saharako 20 urteko mutil gaztea da, eta Euskal Herrian bizi da. Haren familiak Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du. Dei bat jasoko du Taharrek handik: aita hilzorian dago. Saharar gaztea etxera itzuliko da eta, aitaren gorputza garbitzen duen bitartean (musulmanen usadioa), aurre egin beharko die iraganari, oroitzapenei eta kontraesanei.
Zuzendaria: Nora Alberdi
Iraupena: 15´
Sinopsia: Eskafandra kolektiboak, Irene Arrarats itzultzailearen lanari esker, euskarara itzulitako Simone de Beauvoirren Bigarren sexua saiakeran aurkezten diren gogoetak gaur egungo irudiekin eta emakume euskaldun feministen testigantzekin gurutzatzen dituen ikus-entzunezkoa da Bigarren sexua(z): Collage.
Aitor Gametxo
Sinopsia: Bitor eta Mikelek Bilboko Aste Nagusian ezagutu dute elkar. Lehenengo begirada berezia izango da bientzat, baina desberdin gogoratuko dute.
Fitxa teknikoa
Gidoia Jorge Gil Munarriz, Aitor Gametxo Zabala
Muntaketa Maialen Sarasua Oliden
Soinua Txufo Wilson
Musika Txufo Wilson
Aktoreak Mikel Mancisidor Iztueta, Bitor Agirre Uriondo
Ekoizpena Iñigo Zubero Alciturri, Ander Barinaga – Rementeria Arano (Galapan Productions)
Banaketa Galapan Productions
Imanol G Gurrutxaga
Iraupena: 15´
Gidoia Imanol G. Gurrutxaga
Sinopsia: Aitziberren (37) aitak egunero egiten ditu joan-etorriak hirira, bere haurtzaroko etxea izan zena babesteko esperantzaz, eraisten baitaude. Ekintza, ustez, zentzugabe honekin, dementziak jota dagoen aitak bere memoria propioa aldarrikatzeko abagune bat aurkituko du.
Edizioa Andreu Clar
Soinua Andrea Sáenz
Musika Olatz Salvador
Aktoreak Aitziber Garmendia, Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta
Ekoizpena Korima Films SL, IGG Ekoizpenak
Khuruts begoña
Iraupena: 12:22
Nodik norakoak:
Sinopsia: 2019an planeta berri bat aurkitua izan da. Bizigarria, arnastu ezin den atmosferagatik ez balitz.
2020an, Euskal Espazio Agentziak (E.E.A.) gizaki bat bidali du bere bizigarritasun aukerak aztertzeko. Planeta hau Dibok da.
Zuzendaria: Khuruts Begoña
Aktorea: Jose Ramon Soroiz
Ekoizpena: Antxon Elola
Soinua: Xanti Salvador
Musika: Ibon Aguirre eta Jon Artetxe Bilbao
Laguntzaileak: 5×8.org eta Arteria Fabrika
Iraupena: 12:22 min