Erdaretatik bertsotara

Bilintx erabat donostiarra eta euskalduna zen, baina, gaur egungo hainbat bertsolarik bezala, beste sustrai batzuk ere bazituen. Dionisio Ureña, aitona, Huelvako Ayamonten jaioa zuen, Portugalgo mugan.

Erdaretatik plazetarako urratsa egin duten hiru lagunen lekukotasunak bilduko ditugu: Jone Uria, Jon Maia eta Aitor Servier bertsolarienak. Amagoia Mujika kazetariak gidatuko du saioa.

Oharra: Gonbidapenak maiatzaren 5etik aurrera lortu ahal izango dira donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Okendo Kultur Etxean.

Areto nagusia.

Aforoa mugatua: 70 plaza.

Antolatzailea: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak



Xehetasunak

  • 2021-05-06
  • 19:00
  • Okendo Kultur Etxea (Nafarroa Hiribidea, 7 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak