Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak

Zurtoina bistan duten eskuko sortak egiteko teknika berezia landuko dugu. Sorta hauek gramineoak, loreak eta bestelako material naturalak erabiliz osatuko ditugu, gure lana iraunkorra izan dadin, landare aukeraketa egokia egiten ikasiz.

Idoia Lizeaga. Lore-maisu eta bitxigile artisaua. Esperientzia luzea du lore-artearen prestakuntzan eta espezialista da lore-bitxigintzako gaietan eta espazio publikoak apaintzeko edo dimentsio handiko lanak egiteko ekipoen diseinuan eta zuzendaritzan. Tailerrak antolatzen ditu aire zabalean, naturarekin konektatu ahal izateko, teknika eta materialak erraz ezagutzeko eta sormen-prozesu bat modu ludikoan esperimentatzeko | www.idoializeaga.com

38 €



Xehetasunak

  • 2021-04-23
  • 17:00
  • Kutxa Ekogunea (Errekalde - Hernani, GI-2132, Km 2 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Kutxa Ekogunea