Aitaren etxea, Karmele Jaio

Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.

Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Karmele Jaioren Aitaren etxea liburuari buruz arituko dira.

Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria.

Idazlea bertan egongo da eta horrelakoetan ordubete lehenago (18:00etan) geratzen da taldea liburutegian bertan.

Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).

Antolatzaileak: Egia EuskarazDonostia Kultura



Xehetasunak

  • 2020-11-25
  • 19:00
  • Egia Kultur Etxea (Baztan kalea, 21 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Egia Euskaraz