ATTACK OF THE PUPPET PEOPLE (1958)

AEB. Zuzendaritza: Bert I. Gordon. Ekoizpena: Bert I. Gordon. Gidoia: George Worthing Yates. Argazkia: Ernest Laszlo. Musika: Albert Glasser. Aktoreak: John Agar, John Hoyt, June Kenny, Susan Gordon, Michael Mark.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Sally gaztea lan elkarrizketa batera joan da bulego txiki batera: Dolls Incorporated. Franz siniestroak panpinak egiten ditu bertan, baina denbora librea berak asmatutako aparatu batekin pertsonen tamaina txikitzen ematen du, bere bildumari gehitzeko. Generoko aditu Bert I. Gordonek, joan den urtean The Cyclops eta The Amazing Colossal Man filmak egin zituenak, kontuari buelta eman eta tamainaz murriztutako gizaki txikiei erreparatzen die oraingo honetan, The Incredible Shrinking Manen (1957) arrakastaren ondoren filmatutako pelikula honetan.



Xehetasunak

  • 2020-11-01
  • 19:00
  • Tabakalera (Andre zigarrogileak plaza, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Tabakalera