Martxoko Zineforumean, “Emakumeen plazera (female pleasure 2018)” filma ikusteko aukera izango dugu Bageraren Zineforumean, ohi bezala, Koldo Mitxelena Kulturunean. Filmazpit programari esker, jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpidatziekin ikusteko aukera izango da estreinakoz.
Barbara Miller dokumentalgileak, bost emakumeren kontakizunen bidez, emakumeen sexualitatearen eta plazeraren errealitate konplexuetara hurbiltzen gaitu.
Protagonistak dira Deborah Feldman komunitate judu ortodoxotik erbesteratutako idazle amerikarra; Leyla Hussein Somaliako psikoterapeuta, ablazioaren biktima eta ekintzaile soziala; Rokudenashiko lizunkeriagatik kondenatutako artista japoniarra; Doris Wagner kleroaren kide batek bortxatutako moja ohia; eta Vithika Yadav-agatik, Indiako genero-eskubide eta eskubide sexualen aldeko aktibista.
Jarraian solasaldia egingo dugu Laura Muelas de Ayala antropologoarekin. Gidari lanetan Ander Gisasola bagerakidea arituko da.