Zineforuma: Aintza (Slava)

JATORRIZKO IZENBURUA SLAVA

URTEA 2016

ZUZENDARIA(K) Kristina Grozeva, Petar Valchanov

AKTOREAK Stefan Denolyubov, Margita Gosheva, Milko Lazarov, Kitodar Todorov

HERRIALDEA Bulgaria-Grezia

JATORRIZKO HIZKUNTZA Bulgariera/ AZPIDATZIAK Euskaraz

GAIA Korrupzioaren aurkako borroka, erronka bat Bulgariarentzat

IRAUPENA 101 min.

Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat.

Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna lehengoratzeko ekingo dion borroka.

Gonbidatua: Andoni Imaz (Berriako kazetaria)

Aurkezlea: Ander Gisasola



Xehetasunak

  • 2020-02-11
  • 18:30
  • Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea