Askatasuna Bremenen (Bremer Freiheit, 1972)

AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Karlhans Reuss / Telefilm Saar, SR. Gidoia: R. W. Fassbinder eta Dietrich Lohmann, Fassbinder-en antzerki-lanean oinarriturik. Argazkia: Dietrich Lohmann, Hans Schurgg, Peter Weyrich. Muntaketa: Friedrich Niquet, Monika Solzbacher. Aktoreak: Margit Carstensen, Ulli Lommel, Walter Seldmayr, Wolfgang Kieling, Kurt Raab, Hanna Schygulla.

HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara

XIX. mendearen lehen erdian Bremengo hiria astindu zuen historia erreal batean oinarritua. Geesche Gottfried, itxuraz emakume gupidatsua, errespetatua eta komunitatean maitatua, pozoia erabiliz hamabost pertsona erailtzeaz akusatzen dute; eraildakoen artean daude senarra, gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, maitaleak..., uneren batean bere planak aurrera eramaten eragotzi zioten guztiak.



Xehetasunak

  • 2020-01-15
  • 19:00
  • Tabakalera (Andre zigarrogileak plaza, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Tabakalera