Euskara ibiltaria

Mintzamena pertsonok dugun ezaugarririk gizatiarrena den bezalaxe, hizkuntza bat herri baten nortasunaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa da. Hizkuntza baliatuz gizakiok emozioak, desirak eta baloreak adierazten ditugu. Hori gutxi balitz legez, hizkuntzaren bidez harreman sozialak gauzatu, eta ohitura kultural eta sozialak transmititzen dira. Mundua ulertzeko daukagun ikuspegiaren isla da hizkuntza, kultura-adierazpenen eramailea eta nortasun-adierazle nagusienetakoa. UNESCOk berresten duen bezala, oso harreman estua dago kulturaren, hizkuntzaren eta herri batek duen mundu-ikuskeraren artean.

Ongi etorri, bada, Euskara Ibiltaria erakusketara, euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko barrutira. Erakusketa honek Euskararen Herri Hizkeren Atlasa du oinarri, Euskaltzaindiaren sorrera-urteetatik beti-betiko asmoa izan dena. Asmo hori gorpuzten dihardu euskararen akademiak azken urteotan eta honako hau pauso bat gehiago da egin beharreko ibilbidean. Euskal hiztunen prestasunari esker, euskararen herri-hizkeren aniztasuna eta aberastasuna izan dira euskarak bizirik jarraitzeko lehengai nagusiak.

Data:2019ko azaroaren 29tik 2020ko otsailaren 23ra

Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00-20:00.

Lekua: Laborategia.

Sarrera doan

Jarduerak:

Joxe Azurmendi Kongresua: Euskal pentsamenduaren ur-jauzia. Abenduak 11-13.

Bertso emanaldia: Neretik; Andoni Egaña, Jon Ostolaza. Urtarrilak 31

Familia tailerrak:

Abere ba



Xehetasunak

  • 2019-12-15
  • 10:00 - 20:00
  • San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Euskaltzaindia