EUSKARALDIAtik urtebete eta urtebete EUSKARALDIArako ekimena

Urtebete igaro da Euskaraldiaren lehen edizioa egin zenetik eta urtebete barru, 2020ko azaroan,  jarriko da martxan bigarren edizioa. Hori dela eta, Donostiako Euskaraldiak herritarrak gonbidatu nahi ditu abenduaren 3an, astearte goizez, egingo den kale ekintzara. Bertan,  herritarron bizipenak jaso eta hurrengo edizioari begira ditugun desirak eta nahiak partekatuko ditugu. Ekitaldi irekia izango da eta edonork parte hartu ahal izango du. Anima zaitez!



Xehetasunak

  • 2019-12-03
  • 11:00
  • San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Donostiako Euskaraldia