Bertsoaren harria, Bilintx

Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Koldo Izagirre

Koldo Izagirreren liburuan oinarritutako bertso saioa.

Oroitzeko daukagun indarraren araberako mundu bat interpreta genezake bertsotan, bertsoa tresna unibertsala delako. Bertsolarien gorazarrez eraikitako artelan multzotxo bat daukagu Euskal Herriko geografian barrena. Bertso-harriak dira, bertsolaritzaren ondare fisiko eta sinboliko bat osatzen dute.

Informazio ugari iristen digute zeharbidez, bertsolarien harri publikoak bisitatuz gogoeta mordoxka egin genezake politikaz, arteaz, hirigintzaz, memoriaz eta, jakina, bertsolaritzaz.

Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.



Xehetasunak

  • 2019-12-03
  • 19:00
  • San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Udaleko Euskara Zerbitzua