Luis Mari Mujika gure bihotz-begietan

Liburuaren aurkezpena eta omenaldia

Badira bi urte pasa Luis Mari Mujika euskal idazlea hil zenetik. Bere inguruan bizi eta lan egin dugunok, EGAN eta Adiskideen Elkartekoak eta familiakoak, omenaldi xume eta hurbil bat egitea erabaki dugu. Ezin ukatu berak euskaraz egindako lan guztiak omenaldi bat eta gehiago ere merezi duela. Liburutegi polit bat osa daiteke hark egindako artikulu, saiakera, eta libururekin. EGAN-en eta Adiskideen Elkartearekin bereziki lotuta egondakoa dugu Luismari. Aurkibide Nagusian ikus daitezke bere artikulu ugariak, denetarikoak, poesiak... Hogeitabost urte luze pasa dira bera eta beste batzuk EGAN aldizkaria zuzendu eta osatu dugunetik.
Orain, haren lan paregabea eskertzeko eta omentzeko garaia iritsi zaigu. Azaroaren 15ean, arratsaldeko seietan elkartuko gara San Jeronimo kaleko “Ekitaldi Areto”an, “kriptan” omenaldia egiteko.

HIZLARIAK:
– Kepa Mujika
– EAE-ren izenean Gillermo Etxeberria
– Nerea Mujika (Luismari-ren alaba)
– Luis Haranburu
– Paulo Iztuetaren hitzaldia: “Luis Mari Mujika nire bihotz-begietan”

Oharra: Amaieran “Luis Mari Mujika gure bihotz-begietan” liburua banatuko da.



Xehetasunak

  • 2019-11-15
  • 18:00
  • Liburutegi Nagusia Ekitaldi aretoa (San Jeronimo z/g - Donostia - Gipuzkoa)