Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendu eta Arteman komunikazioak ekoitzitako lanak irrintzia du ardatz eta honako galderei erantzutea helburu: «Noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du? Zer eragin du kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barnealdeko bailaren egunerokoan?»
33 minutuko lana da 'Erraiak' eta irriantziaren jatorria, zentzua, Euskal Herriko txoko ezberdinetan hartzen duen izena eta izateko arrazoia aztertzeko saiakera da.
Abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan, dokumentala ikusteko aukera izango dugu eta ondoren zuzendariarekin solasaldia egingo da.