2019-2020 Mintzalagunen izen ematea

Tú-tik gu-ra ongi etorri mintzalagunen mundura!

2019-2020 ikasturteko Mintzalagunean parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 25era izango da.

Zer da Mintzalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da.

Nola funtzionatzen du?

3-4 laguneko taldeak osatzen dira.

Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.

Taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute: tabernan, hondartzan, pasealekuan, kiroldegian….

EKINTZA OSAGARRIAK:

Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, Donostiako euskaldunon sarea handitzeko asmoz.

Nola parte hartu?

Mintzalagunean bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).

Animatu eta izena eman!



Xehetasunak