Txarriboda, Hika Antzerki Taldea

HikaTeatroak bere 30 urteak Txarribodarekin ospatu nahi ditu. Ezkontza baten ospakizunaren kariaz, Txarriboda euskal kabareta da. Bertako melodiak berein-berein egindako letrekin. Umorerik galdu gabe, Txarriboda honek ikaratu egingo zaitu, eta baita barrez leherrarazi ere. Identitate eraldaketa biziko duten pertsonaia multzoa aurkezten du, bakoitzaren inguruan mundu txiki bat eraikitzen du, eta guztien artean emozioen zoramena biziarazten du.

Gaitegi zabala: genero-identitatea, familia, edota lan baldintza kaxkarrak. Hauxe izan liteke emanaldietara jende ezberdina biltzeko agertu duen abilidadearen beste arrazoietako bat. Izan ere, ezkontza honetan gazteek zein nagusiek, denek aurkitzen dute zertaz gozatu eta hausnartu.



Xehetasunak

  • 2019-09-14
  • 20:00
  • Antzoki Zaharra (Kale Nagusia, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Donostia Kultura