San Joan bezperako usadioak

Udako solstizioa ekainaren 21ean izan arren, erlijioaren eraginez, San Joan bezperan ospatzen da, ekainaren 23an. San Joan bezpera Euskal Herriko sorginen gaua zela-eta, San Joan lore-sortak egiten ziren, gaitzak uxatzeko, etxea babesteko edota urte osorako osasuna ziurtatzeko.

Ohitura zaharra berreskuratu nahian, aurten ere Bagera Elkarteak, lore-sortak egiteko lore eta landareak banatuko ditu urtero bezala; Aieten, Antiguan, Egian, eta Saguesen.

San Joan lore sorten gaueko banaketa:

Aiete: 19:00 Jolas Toki

Sagues: 20:30 Tomas Alba plaza

Egia: 21:30 Plaza Haundi

Antigua 21:30 Gaskonia plaza

San Joan Lore Sorta behar bezala osatzeko honako lore eta landare hauek bildu behar dira:

Usaina duen lorea: arrosa edo mihilua (foeniculum vulgare), fruitua ematen duen landarea: urteko uzta oparoa izan dadin galburua, arto landarearen zatia, babarrun edo patata hostoa… , basoko landare edo zuhaitz-hostoak: garoa, lizarra…  eta San Joan lorea: Gipuzkoan bitxilorea izan ohi da (Leucantenum).

Gipuzkoako herri askotan sortari erramua ere erants lekioke, erramua osagai magiko garrantzitsua izaten baita.



Xehetasunak

  • 2019-06-23
  • 19:00
  • Aiete, Antigua, Bidebieta, Egia eta Sagues
  • Bagera Elkartea