"Bikografiak"

Solasaldi informalak izango dira, biografia linguistikoak oinarrian hartuz, euskararen biziberritzearen gako nagusiak lantzea izango da helburua. Gai soziolinguistikoek gure esperientzia pertsonaletan eta eguneroko bizitzetan duten isla agerian jarri nahi dugu: ditugun bizipenak, gogoetak, kontraesanak eta abar. Horretarako bi gonbidatu elkarrizketatuko ditugu: Begoña del Teso (zinema-kritikari eta kazetaria) eta Jon Garaño (Zuzendaria/Gidoilaria/Ekoizlea). Gidari lanetan Ion Olano arituko da.

Lehen saioa ekainaren 13an, 19:00etan Tobacco Days liburu-dendan (Tabakalera) izango da.



Xehetasunak

  • 2019-06-13
  • 19:00
  • Tobacco days (Andre zigarrogileak plaza, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea