TARTEKA: Urteko azken saioa!

'Margoa eta Ardoa' azaroaren 27an Bagera Elkartean

2026-11-10 - Bagera - Euskara Tailerra Tarteka

Udazkenari kolorea emateko eta aurtengo Tarteka egitasmoari amaiera borobila emateko, plan berezi bat prestatu dugu: Margoa eta Ardoa saioa. Hau izango da aurtengo azken Tarteka, beraz, ez galdu aukera euskaraz eta giro ezin hobean arratsalde sortzaile bat pasatzeko!

Oraingoan, gure egoitzan bertan (Bagera Elkartean) elkartuko gara. Bi orduko saioa izango da, eta bertan margolaritza tailer bat jasoko dugu Irati Peluaga irakaslearen eskutik, ardo eta janariz lagunduta. Ez da beharrezkoa aldez aurretik margotzen jakitea; helburua, kopa eskuan dugula, sormena askatzea eta gazteon artean euskaraz ondo pasatzea da.

Hitzorduaren datuak:

  • Eguna: Azaroak 27.

  • Ordua: 18:00etatik 20:00etara.

  • Lekua: Bagera Elkartean.

  • Irakaslea: Irati Peluaga.

  • Norentzat: 18-35 urte bitarteko gazteentzat.

  • Prezioa: 15 euro (12 euro Bagerako bazkideentzat).

GARRANTZITSUA: Plazak oso mugatuak dira, beraz, ez utzi azken unerako! Izena emateko azken eguna azaroaren 20a izango da.

Zure lekua ziurtatzeko, mesedez, bete ezazu albiste honen azpian aurkituko duzun izen-emate galdetegia.

Zatoz gurekin pintzelak eta kopak astintzera! 

Izena emateko formularioa

Emaila
Izen abizenak
Telefonoa